Ahize Ahize

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

TXULOLTIK

TALDEAREN IZENA: Ixabel Agirresarobe eta Iñaki Martiarena “Mattin”
EMANALDIAREN IZENBURUA: TXULOLTIK
EMANALDI MOTA:  KONTAKETA SAIO MARRAZTUA (60 min)
PUBLIKO: 6 URTETIK GORAKOENTZAT

SINOPSIA
Udarregi bertsolari usurbildarra eta Remigio Mendiburu eskultore hondarribitarra uztartu ditu TXULOTIKek.
Publikoak bi artista handien sorkuntza ezagutuko du. Hondarribia, Usurbil eta Araitz bailaran zehar ibilbide bat proposatzen du.
TXULOTIK (Denonartean 2023) liburua du oinarri kontaketak. Bertan, Udarregiri Omenaldia eskulturaren sorkuntza adierazten da. Remigio Mendiburuk sortu zuen eskultura.
Besteak beste, Korrikaren lekukoaren egilea da Mendiburu.

LOTURA