Ibiltaria Ibiltaria

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Xirristi-Mirristipuinak

TALDEAREN IZENA: Sorgina Txirulina
EMANALDIAREN IZENBURUA: Xirristi-Mirristipuinak
EMANALDI MOTA: Ipuin kontaketa musikatua
PUBLIKO: Ikuskizun familiarra. Umeen adina: 4-8 urte

SINOPSIA
Txirulinak beste sorgin batzuk ezagutu ditu eta umeekin elkarbanatu nahi du.
Altuak, bajuak, lodiak edo argalak. Alaiak, ausartak edo dibertigarriak
Berdin du nolakoak diren istorio hauetako sorginak.
Guztiak magikoak eta bereziak. Ipuinak bezalakoak.
Sorginak hegalari eta gu, harri eta belarri.
Hitzen akelarre musikatu honetan partu hartu nahi?

LOTURA