Bizi euskara hurbiletik Bizi euskara hurbiletik
jeudi, 07 mars 2024 20:26

Mumbai

Martxoak 17, igandea 7:30etan

Lekua: St Theresa High School Rd Number 24, Bandra West, Mumbai, Maharashtra 400050

Korrikaren ondoren, aperitibo txiki batekin indarberrituko gara The Bandra Gymkhana-n: 42, St Andrews Rd, Bandra West, Mumbai, Maharashtra 400050

Kontaktua: Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.

Venezuelako Kontsulatuak Euskal Herrian bizi diren Venezuelako eta Latinoamerikako herritar guztiak gonbidatu ditu eurekin batera 23. KORRIKAn parte hartzera, euskal kulturara hurbiltzera eta euskarari babesa erakustera. Agerraldia egin zuten atzo (martxoak 6) ZIortza Bolibarren, eta kontsulatuak eskuratu duen kilometroan harrotasunez parte hartzera animatu ditu herritarrak.

Hitzordua martxoaren 20an izango da, KORRIKA Ziortza Bolibarretik pasatuko den egunean.

Argazkian, Glenna del Valle Cabello Venezuelako kontsul generala, Angelica Orozko Bilboko EH Bilduko zinegotzia, Andoni Lariz Ziortza-Bolibarko alkatea, Beñat Ibaibarriaga Simon Bolibar museoko teknikaria eta Orkatz Gandiaga AEK-ko arduraduna.

Argazkia: Lea-Artibaiko Hitza (eskerrik asko!)

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

 

 

 

mercredi, 06 mars 2024 17:08

Medellin

Martxoaren 16an, goizeko 10:00etan, Gure Mendietakoak Euskal Etxeak antolatuta.

Harremanetan jartzeko: Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.

 

mercredi, 06 mars 2024 17:04

La Plata

La Plata Euskal Etxeak antolatuta, martxoaren 16an, arratsaldeko 17:00etan, Plaza Malvinasen.

Harremanetan jartzeko: Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.

 

mercredi, 06 mars 2024 16:53

Bordele

Martxoaren 14an, Euskal Etxekoak antolatuta. Topa jatxetxean KORRIKA "ufatua" antolatu dute: ping-pong bola bat mugiarazi behar da, lasto batean ufatuz, Euskal Herriko maparen inguru osoa egin dezan. Baionan kilometroa egingo dute, KORRIKAren azken egunean!


Harremanetarako: Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.

mercredi, 06 mars 2024 16:49

Sahara

Saharan, Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetan, 23. KORRIKArekin bat egin dute.

mercredi, 06 mars 2024 16:47

Tokyo

Martxoaren 16an, 15:30ean, Yoyogi parkean (Shibuya, Tokyo) hasiko da KORRIKA. Bukatutakoan, askaria parkean. Tokyoko unibertsitateko euskal irakurletzako ikasleek antolatuta

Harremanetarako: Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.

 

BIDEOA IKUSTEKO EGIN KLIK IRUDIAREN GAINEAN EDO HEMEN.

Astero zozketak egingo ditugu Korrika Laguntzaileen artean. Hemen irabazleak eta sariak. Zorionak!

 

1. SUSANA ESTABOLITE ORTIZ (Gartzain). Nekaturreko landa-etxe batean egonaldi bat bi pertsonarentzat, Gernikako Itsasmendi upategian esperientzia bi lagunentzat eta Izarbide supermerkatu ekologikoetan 20 euroko bi deskontu-bonu.

2. IASONE PARADA GARMENDIA (Errenteria). Iruñeko Herriko tabernan asteburuko bazkari bat bi lagunentzat, Oteiza museorako lau sarrera, Gernikako Itsasmendi upategian esperientzia bi lagunentzat eta Donostiako Robers kirola dendarako 50 euroko bale bat.

3. EGOITZ GARMENDIA VERA (Otxandio)Gasteizko Virgen Blanca jatetxean bi lagunentzako menua, EHZ festibalerako sarrera bikoitz bat (bi lagunentzat), Durangoko Hontza museorako lau sarrera eta Izarbide supermerkatu ekologikoetan 20 euroko bi deskontu-bonu.

4. LEIRE GOIKOETXEA ZABALA (Galdakao). Iruñeko Katakrak Kantinan astebarruko menu bat, Pamplonetariorako lau sarrera, Isturitzeko harpeak ikusteko bost sarrera eta Izarbide supermerkatu ekologikoetan 20 euroko bi deskontu-bonu.

5. IRATXE ORTEGA IZA (Bilbo). Irrisarri Land abentura parkerako lau sarrera (Baxi abentura), Areatzako bainuetxerako bi lagunentzako opari-txartela, Pou Anaiak eskalatzaileek emandako motxila bat, Añanako Gatz Harana Fundazioak emandako gatz-sorta bat eta Kadreitako Anko kontserbak.

 

 


 

Zeren zain zaude Laguntzaile izateko? Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean (300 sari baino gehiago), deskontuak, abantailak... eta garrantzitsuena, 15 euroren truke, KORRIKAren parte izango zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

                            

  
        

           
                         

    

            
   

 

 

 

    

 

 


 

 

 

       


 
       
 

      

         
 
 

 


 


 


 

 


 

 

   

 


 



 


     
 
 


 

 

 
     

Azarotik ari dira 23. KORRIKA aurkezten, eta dagoeneko jakitera eman dituzte lasterketaren xehetasun guztiak. Gutxi falta da martxoaren 14rako, euskararen aldeko lasterketa erraldoia Irundik abiatuko den egunerako. Ondoren, 10 egun eta 11 gauez ibiliko da lekukoa eskuz esku, euskararen aldarria Euskal Herriko bazter guztietara zabaltzen, Baionara heldu arte, martxoaren 24an. Mugarria ospatu eta egitasmoari ongi etorria emateko, aurkezpen soziala izan da gaur Bilbon.

Ekitaldia Bilboko Itsasmuseumean izan da, iluntzeko 19:00etan. Bertan izan da Ane Elordi Alburquerque, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak lagunduta. Eurekin batera, Euskal Herri osoko 100 gonbidatutik gora izan dira: euskalgintzakoak, alderdi politikoetako ordezkariak, hedabideetakoak, sindikalgintzakoak, eragile sozialak eta hamarnaka lagun gehiago.

Oholtzan, Elordik azaldu du edizio honek euskal herritar oro «euskal komunitatearen, euskararen Herri Harroaren, parte sentiarazi» nahi duela, «eta, aurrerantzean, bizitzako arlo guztietan, euskaraz bizi nahi duen komunitatearen partaide bilakatu. KORRIKA, euskara bera bezala, danona delako». Halaber, Elordik aipatu ere egin du: «euskarak aurrera egingo badu, herriaren erabakitasunagatik izango da, eta KORRIKAk aukera bikaina ematen digu herri pultsua aktibatzeko, aldarri tinko bat egiteko, pauso gehiago ematen daitezen, herri gogoari erantzunez».

Clown bat, aurkezle
Pantxika Lamur clowna aritu da aurkezle lanetan eta, publikoarekin elkarreraginean, azaldu du «23. KORRIKA mundu berri bat balitz, herri-aldarrien mundua» izango litzatekeela. Halaber, AEK-k «euskararen zabalkunderako» duen garrantzian ere jarri du azpimarra; eta euskara eskolez gain, erakundearen bestelako eginkizunak ere errepasatu ditu: praktika egitasmoak, aholkularitza zerbitzua, barnetegiak eta itzulpengintza, besteak beste.

Oholtzan ere egon da Eñaut Zubizarreta “Trigger” txelo jolea, beren musikarekin KORRIKAren aniztasuna ikusarazten. Edizio honen spota ikusteko aukera ere izan dute bertaratutakoek.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!