Praktikatu Praktikatu

Historia

Image

20. Korrika

  • Otxandiotik Iruñera
  • 2017ko martxoaren 30etik apirilaren 9ra
  • Leloa: Hizkuntza, kultura, mundu batzuk
ABESTIA:
Image

Edizio kolosala; Korrika petorik gabe geratu zenekoa.

20. KORRIKAren mezua

HIZKUNTZA, KULTURA, MUNDU BAT

Euskara hizkuntza, kultura eta mundu bat da: bertoko hizkuntza, gure kultur izaera eta munduan nor izateko modua. 

Euskal Herria euskaraz ulertzen dugun euskaldun eta euskaltzaleok aspaldi ekin genion geure hizkuntza sendotzeari, etorkizun hobea nahi dugulako.

HIZKUNTZA, KULTURA, MUNDU BAT, ZUK

20. Korrikak zurekin hitz egin nahi du. Euskara ezagut eta gurekin erabil dezazun.

Zeuk ere, zeuretik, zeure hizkuntza-aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz...

HIZKUNTZA, KULTURA, MUNDU BATZUK

AEK-k Euskal Herri euskalduna du helburu, askotariko mundua duelako amets. Hizkuntza eta hiztun guztiak berdintasunean biziko diren Euskal Herria eta mundua nahi ditu. Justizia-kontua da: hizkuntza gutxitu baten biziraupenerako babesa eta hiztunen eskubideen defentsa.

Beharrezkoa da euskara arretaz zaintzea. Gure nahia eta denon egitekoa da euskara aukera-berdintasunean bizitzea egunero eta eremu guztietan. Herritar guztiok bizi behar dugulako aukera-berdintasunean egunero eta plaza guztietan.

EGIN BAT, EGIN BATZUK

Nik, hik,  hark. Guk, zuk, zuek, haiek. Bat eta batzuk: nire hizkuntza, zure hizkuntza;  gure kultura, gure kulturak; mundu hau, mundu hauek.

Hizkuntza baten alde egitea, finean, guztien alde egitea da. Baten eta batzuen munduaren alde.  Kultura unibertsalaren alde.

Hizkuntza-berdintasunaren aldeko jaira gonbidatzen zaitugu. Mundu unibertsalagoa sortzera. Bat egitera. Zuk egitera.
Euskaraz.

Bat egitera. Zuk egitera.

Euskaraz.

Omendua

 

20. Korrikak Korrikaren sortzaileak proposatu ditu omentzeko, Korrikaren ideia saritzeko. Zergatik Korrikaren sortzaileak? 1980an sortu, eta Korrikak 20. edizioa beteko du. Garai hartan ideia zoragarri bezain eroa izan zuten horiei esker, Korrika euskararen

aldeko ekintzarik handiena eta parte-hartzaileena bihurtu da.

AEK-k antolatuta, egun Korrika euskalgintza, euskal kultura eta euskararen erreferentzia bihurtu da; eta, gainera, atzerrira ere esportatzen da.

Badira 37 urte Korrika jaio zela, AEK-ko eta AEKtik kanpoko hainbat lagunen ekimenez. 1980ko lehen Korrika hark Euskal Herria euskalduntzea zuen helburu. Oraino ere bere horretan jarraitzen du xede horrek, bizirik, pil-pilean, euskarak oraindik ez duelako egoera normaldua bizi; baina, era berean, AEK-k lekuko hori ez duelako geldirik utzi eta, Korrikaz Korrika, Euskal Herriko txoko guztietara zabaldu nahi izan duelako euskararen aldarria.

Horregatik guztiagatik, 20.Korrikak omendu nahi ditu orain dela 37 urte Korrikaren lekukoa eskuz esku abiarazi zuten haiek. Korrikak batu egin gaitu, batu egiten gaitu eta batu egingo gaitu.

 

Image
Image

Lekukoaren ezkutuko mezua

Aurtengo mezuaren egileak, Joseba Sarrionandiak,  plazaratu du, audio baten bidez, Otxandiotik Iruñera eskuz esku lekukoaren barnean iritsitako mezua.

BatZuk Euskararen lau aurpegi Cuatro caras del euskera · Quatre visages de l’euskara 20.KORRIKArako AEK-k eta HIRU DAMATXO IDEIA FAKTORIAK ekoitzitako dokumentala

Korrika Kulturala

Kepa Junkera eta sorginak
Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Ez dok hiru!
Erradikalak gara
Oskara plazara
Bertso KORRIKA

Ibilbidea

Hasiera jaia

Amaiera jaia

Hemen dituzue Ikastolen Elkartearekin batera 21. KORRIKArako landu ditugun unitate didaktikoak.

Hemen dituzue AEKn euskaltegietarako prestatu ditugun 21. KORRIKAren unitate didaktikoak