Seleccione su idioma

Historia

Image

24. KORRIKA

  • Atharratzetik Bilbora
  • 2026ko martxoaren 19tik 29ra
  • Leloa: Euskara gara

ABESTIA:

Euskara-herria naiz, bizitzeko era, izateko modua.
Suaren antzekoa naiz: beti bera, beti berri.

Ongi etorri nire etxera, gure etxera.
Iraganetik gaur egunera, ateak beti zabalik ditugun babesgunera.

Zu eta ni euskara gara. Bat gara.
Miloi bat euskaldun gara, eta gehiago izango gara.


Biziberritzen den komunitate aske eta irekia gara,
elkarrekin sortuko dugun etorkizuna.
Alderik alde zeharkatuko dugun Euskal Herria gara.

Eman hitza, eta eman pauso, erdigunean jartzeko aniztasuna eta elkar zaintzea.
Eman pausoa, eta aktibatu, lehen lerroan nahi dugu helduen euskalduntzea.
Guztiok gara ezinbesteko. Pertsona bakoitzak du balioa; hiztun bakoitzak, garrantzia.


Euskaltegian izena eman dugunok, euskara lehen hizkuntza dugunok, kanpotik etorri garenok,
euskaraz, Euskal Herrian, ikasi eta bizi nahi dugunok...


Guztiok herri bat gara. Euskara gara.

Aditu Korrikaren deiadarra.
Izan gaitezen dardara, izan gaitezen indarra.


Piztu da Korrikaren garra!…

24. KORRIKAren mezua

Omendua

23. KORRIKAn, Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu nahi dugu, edo, zehazki, baxoa eta brebeta* euskaraz egiteko borrokan aritu eta ari diren ikasleak.

Euskara da haien aldarria, KORRIKArena bezalaxe; beren ikasketen une erabakigarri batean, herritar euskaldun gisa dagozkien hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeko hautua egiten dute, Frantziako Gobernuaren aginduen gainetik eta beren notetan ondorioztatu kalteak onarturik.

Azterketak Euskaraz kolektiboa gazteek osatua da, guraso zein irakasleak bidelagun dituztelarik gatazkan. Euskararen ekintzaile dira; haiek dira protagonista, eta, haien bidez, 35 urtean hainbat belaunaldiren lana aitortzeko aukera dugu.

Aitortza hau haien egoera ezagutzera emateko bozgorailua izan daiteke: Euskal Herri osoan, eta hemendik kanpo ere, jakin dezatela gazte horiek egun ezin dutela ikasketen zati garrantzitsu hori gure hizkuntzan burutu. Gainerako gazteentzat ere eredugarri izan daiteke ikustea egoera okerrenetan ere hainbat ikaslek ahalegina egiten dutela euskara hautatzeko.

24. KORRIKAn, Errigora omendu nahi dugu; Korrikak aitortza egin gura dio euskaratik, euskararentzat eta euskaraz lanean ari den ekimen herritarrari, egin duen eta egiten ari den lanarengatik, baita babesa adierazi eta aurrera jarraitzeko bultzada eragin ere.

Ane Garcia - Anari - Nerea Urbizu
ABESTIA

Musika eta hitzak: Pello Reparaz
Programazio eta grabaketak: Pello Reparaz
Ahotsak: Maixux Zugarramurdi, Erramun Martikorena, Pello Reparaz
Koroak: Maider, Ainhoa eta Arantxa Ansa
Koroak: Naizen elkartea
Ekoizpena: Pello Reparaz
Nahasketa: Paxkal Etxepare
Mastering: Simon Capony

BIDEOKLIPA

Zuzendaritza: Pello Reparaz
Abeslariak: Maixux Zugarramurdi, Erramun Martikorena, Pello Reparaz
Dantzariak: Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Ibon Huarte, Izaro Urrestarazu
Artelanak: José Ramón Anda
Zuzendaritza laguntzailea: Aitor Aranguren
Argazki Zuzendaritza: Julen Arregi
Ekoizpena: MUGA
Ekoizpen zuzendaritza: Erik Suso
Ekoizpen laguntzailea: Eki Sagarzazu

 

Kamera laguntzailea eta fokista: Beñat Goia
Gaffer-a: Aitor Arruti
Elektrikariak: Iñigo Braulio, Iñaki Agirrezabalaga
Jantzitegi zuzendaritza: Nerea Torrijos
Jantzitegi laguntzailea: Myriam Lizarralde
MUAH: Amaia Urrestilla
Argazki finkoa: Iker Gozategi
Edizioa: Aitor Aranguren
Kolorea: Julen Arregi
Kamera materiala: Ogeita4
Argiztapen materiala: Kinolux Gipuzkoa

Lekukoaren ezkutuko mezua

24.KORRIKAren mezuaren egileak:

Oihana Arana Cardenal, Leire Casamajou Elkegarai, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao, Oier Iñurrieta Garmendia, Aitzol Gil de San Vicente Pla, Xalbat Alzugarai Etxeberri eta Beñat Jusue Rosano

 
24.KORRIKA: mezuaren egileak
 
24. KORRIKA: Oihana Arana Cardenal
 
24.KORRIKA: Leire Casamajou Elkegarai
 
24.KORRIKA: Elene Mengyu Larrinaga Bilbao
 
24. KORRIKA. Oier Iñurrieta Garmendia
 
24.KORRIKA: Aitzol Gil de San Vicente Pla
 
24.KORRIKA: Xalbat Alzugarai Etxeberri
 
24.Korrika: Beñat Jusue Rosano

Korrika Kulturala

Kaka, 24.Korrika Kultuaralaren ikuskizun nagusia

Euskal kulturaren oholtzan, kaka-mokordo bat agertu da. Kaka azaleratu da eta egoeraren analisia egin behar da. Nork egin du? Noiztik dago hor? Zer irudikatzen du? Eta orain, zer egin kaka honekin? Noren ardura da? Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea? Garbitzea? Kakak kaka dakar, eta pentsatzen jarrita… Mundua nolakoa litzateke, bakoitza bere kakaren jabe egingo balitz? Norbanako, kolektibo edo herri gisa batzen gaituen, baina ezkutatzen dugun horren guztiaren azaleratze-festa da Kaka.

Hain tabua den gai hau aitzakiatzat hartuta, beste hainbat tabu eta konplexuez hitz egiten duen antzezlana izango da KAKA. Komedia honetan, ikusle oro sentituko da islatuta, edozein pertsonak izan dezakeen onarpen beharraren ertzak modu intimo, ganberro, jostari bezain probokatzailean agerian jarriko dira.

Ibilbidea

Bideokronikak eta argazkiak

 
Martxoak 29
 
Martxoak 28
 
Martxoak 27
 
Martxoak 26
 
Martxoak 25
 
Martxoak 24
 
Martxoak 23
 
Martxoak 22
 
Martxoak 21
 
Martxoak 20
 
Martxoak 19