Korrika en el mundo
KORRIKA cruza las fronteras de Euskal Herria, organizan la carrera a favor del euskera en diferentes lugares del mundo. KORRIKA 22 abarcó 4 continentes y 45 ciudades, ¡a ver qué trae la 23. KORRIKA!
Aquí reuniremos todas las KORRIKAs del mundo.

Además de la edicion de Euskal Herria, también se realizan KORRIKAs por el mundo. De hecho, los euskaltzales que estan por el mundo suelen organizar varios actos a favor del euskera y de KORRIKA.
KORRIKA AHIZPAK
Ar Redadeg

Bretoieraren alde.
Gau eta egunez Bretainia zeharkatzen duen korrikaldia Euskal Herrikoaren isla da; lekuko, mezu sekretua eta guzti. 2008an lehen edizioa izan zen. 2024ko edizioa maiatzaren 17tik 25era izango da.
Correllengua

Katalanaren alde.
1993an jazo zen antzeko ekintza bat Mallorkan, 1995ean Valentzian eta 1996tik aurrera Herrialde Katalan orotan. Lau zutabetan egindako lasterketa herrikoi multzo batean datza.
Correlingua

Galizieraren alde.
Esperientzia katalanaren antzeko ekimen hau 2000. urtean hasi zen, Dia das letras gallegas ekintzen artean bilduta. 2024ko edizioa prestatzen ari dira!
La Passem

Okzitanieraren alde.
Okzitania zeharkatzen duen lasterketa. Lehen edizioa 2018an izan zen. 2024an, apirilaren 30tik maiatzaren 5era egingo dute korrika okzitanieraren alde.
Ras yr Iaith

Galesaren alde.
Ahizpa gazteenetarikoa, Galesena. Lehenengo edizioa 2014koa da. Gauean korrika egin ez, baina honek ere badu lekukoa eta mezua. Azken edizioa 2023ko ekainean burutu zen, Cymru osoko 11 hiritan.
Rith

Gaelikoaren alde.
Irlandar irla osotik igarotzen den lasterketa da Rith. Seachtain na Gaeilge irlandar hizkuntzaren astean egiten da, 2010ean ekin zioten lehenengoa egiteari eta KORRIKAk eta Ar Redadeg-ek duten formatu berbera dauka.
Sprochrenner

Alsazieraren alde.
KORRIKAk Alsazian ahizpa berri bat ukan du. Lasterketaren lehenengo edizioa 2020ko maiatzaren 31n abiatu zen eta 340 kilometro egin zituen. 2022an, ekainaren 4tik 6ra burutu zen azken edizioa.
Lefkantun

Mapuche-en mapuzugun hizkuntzaren alde.
Mapuzuguletuaiñ elkarteak antolatutako lasterketa herrikoi hau 2016an jaio zen, mapuzugun hizkuntzaren ofizialtasuna aldarrikatzeko.
Corrilingua

Korsikeraren alde.
Aurtengoa hirugarren edizioa izan da: 2023ko urriaren 1ean.