Korrika in the world
KORRIKA crosses the borders of the Basque Country, taking the race in support of the Basque language to different parts of the world. KORRIKA 21 went to 4 continents and 45 cities. Let's see what KORRIKA 22 brings!
All the KORRIKAs in the world are brought together here.

As well as the event in the Basque Country, KORRIKAs are held around the world. In fact, Basque enthusiasts around the world are organising several events in support of Basque and of KORRIKA itself.
Korrika in the world
KORRIKA AHIZPAK
Ar Redadeg

Bretoieraren alde.
Gau eta egunez Bretainia zeharkatzen duen korrikaldia Euskal Herrikoaren isla da; lekuko, mezu sekretua eta guzti. 2008an lehen edizioa izan zen; 2022ko maiatzean zortzigarrena izango da; maiatzaren 20tik 28ra.
Correllengua

Katalanaren alde.
1993an jazo zen antzeko ekintza bat Mallorkan, 1995ean Valentzian eta 1996tik aurrera Herrialde Katalan orotan. Lau zutabetan egindako lasterketa herrikoi multzo batean datza.
Correlingua

Galizieraren alde.
Esperientzia katalanaren antzeko ekimen hau 2000. urtean hasi zen, Dia das letras gallegas ekintzen artean bilduta. 2021ean, pandemia tarteko, hainbat ekimen aurrera atera dute.
La Passem

Okzitanieraren alde.
Okzitania zeharkatzen duen lasterketa. Lehen edizioa 2018an izan zen. 2022an, ekainaren 2tik 5era izan zen.
Ras yr Iaith

Galesaren alde.
Ahizpa gazteenetarikoa, Galesena. Lehenengo edizioa 2014koa da; bigarrena, iazkoa. Gauean korrika egin ez, baina honek ere badu lekukoa eta mezua. Azkena, tamalez, bertan behera utzi behar izan zuten.
Rith

Gaelikoaren alde.
Irlandar irla osotik igarotzen den lasterketa da Rith. Seachtain na Gaeilge irlandar hizkuntzaren astean egiten da, 2010ean ekin zioten lehenengoa egiteari eta KORRIKAk eta Ar Redadeg-ek duten formatu berbera dauka.
Sprochrenner

Alsazieraren alde.
KORRIKAk Alsazian ahizpa berri bat ukan du. Lasterketaren lehenengo edizioa 2020ko maiatzaren 31n abiatu zen eta 340 kilometro egin zituen. 2022an, ekainaren 4tik 6ra burutu zen.
Lefkantun

Mapuche-en mapuzugun hizkuntzaren alde.
Mapuzuguletuaiñ elkarteak antolatutako lasterketa herrikoi hau iaz jaio zen, mapuzugun hizkuntzaren ofizialtasuna aldarrikatzeko. Aurtengo edizioa bigarrena izan da.
Corrilingua

Korsikeraren alde.
Aurtengoa bigarren edizioa izan/go da. Ekainaren 26an egin/go da