Korrika dans le monde
KORRIKA franchit les frontières du Pays Basque, la course en faveur de la langue basque est organisée dans diverses parties du monde. La 21ème Korrika été présente sur 4 continents et 45 villes, voyons ce que la la 22ème édition nous réservera !
Nous rassemblerons ici tous les KORRIKA du monde.

En plus de la course géante, il y a aussi des KORRIKA à travers le monde. Il y a des partisans de KORRIKA et de la langue basque sur toute la planète, et les initiatives de chaque édition sont menées sur presque tous les continents.
Korrika dans le monde
KORRIKA AHIZPAK
Ar Redadeg

Bretoieraren alde.
Gau eta egunez Bretainia zeharkatzen duen korrikaldia Euskal Herrikoaren isla da; lekuko, mezu sekretua eta guzti. 2008an lehen edizioa izan zen; 2022ko maiatzean zortzigarrena izango da.
Correllengua

Katalanaren alde.
1993an jazo zen antzeko ekintza bat Mallorkan, 1995ean Valentzian eta 1996tik aurrera Herrialde Katalan orotan. Lau zutabetan egindako lasterketa herrikoi multzo batean datza.
Correlingua

Galizieraren alde.
Esperientzia katalanaren antzeko ekimen hau 2000. urtean hasi zen, Dia das letras gallegas ekintzen artean bilduta. 2021ean, pandemia tarteko, hainbat ekimen aurrera atera dute.
La Passem

Okzitanieraren alde.
Okzitania zeharkatzen duen lasterketa. Lehen edizioa 2018an izan zen. 2020an, La Passem Confinada burutu dute halabeharrez.
Ras yr Iaith

Galesaren alde.
Ahizpa gazteenetarikoa, Galesena. Lehenengo edizioa 2014koa da; bigarrena, iazkoa. Gauean korrika egin ez, baina honek ere badu lekukoa eta mezua. Azkena, tamalez, bertan behera utzi behar izan zuten.
Rith

Gaelikoaren alde.
Irlandar irla osotik igarotzen den lasterketa da Rith. Seachtain na Gaeilge irlandar hizkuntzaren astean egiten da, 2010ean ekin zioten lehenengoa egiteari eta KORRIKAk eta Ar Redadeg-ek duten formatu berbera dauka.
Sprochrenner

Alsazieraren alde.
KORRIKAk Alsazian ahizpa berri bat ukan du. Lasterketaren lehenengo edizioa 2020ko maiatzaren 31n abiatu zen eta 340 kilometro egin zituen. 2022an, ekainaren 4tik 6ra burutu zen.
Lefkantun

Mapuche-en mapuzugun hizkuntzaren alde.
Mapuzuguletuaiñ elkarteak antolatutako lasterketa herrikoi hau iaz jaio zen, mapuzugun hizkuntzaren ofizialtasuna aldarrikatzeko. Aurtengo edizioa bigarrena izan da.
Corrilingua

Korsikeraren alde.
Aurtengoa bigarren edizioa izan/go da. Ekainaren 26an egin/go da