Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Udako Ikastaroak Udako Ikastaroak

Historia

Image

18. Korrika

  • Andoaindik Baionara
  • 2013ko apirilaren 4tik 14ra
  • Leloa: Eman euskara elkarri
ABESTIA:
Image
18. Korrika. Zer egin Korrika pasatzen ez den urtean.
 
Korrikaren 18. edizioa 2013ko martxoaren 14an hasi zen Andoainen —Martin Ugalde Kultur Parkean, hain zuzen—, eta, 2.587 km egin ostean, martxoaren 24an bukatu zen Baionan, “Eman euskara elkarri” lelopean. Amets Arzallus bertsolariak osatu zuen lekuko barruan ezkutatuta joan zen mezua, non euskara ama-hizkuntzatzat hartzearen garrantziaz hausnartu zuen. Omenduak euskara ikasten ari diren pertsonak izan ziren, eta Usurbilen egin zen egun osoko jaian egin zen omenaldi-ekitaldia; musikari dagokionez, aldiz, Esne Beltza taldeak “Bagoaz” kanta argitaratu zuen, Xabi Solanoren ahots eta trikitiaz.

18. KORRIKAren mezua

Korrika 18k Eman euskara elkarri dio, euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako. Elkarri hitz egiteko hizkuntza. Elkar entzuteko eta ulertzeko.

Dakienak ikasi nahi duenari irakatsi, ulertzen duenak hitz egiten duenari erabiltzeko aukera eman, agintariek herritar orori ikasteko bideak erraztu… Denok dugu zeresana eta zeregina. Euskara denona da eta denontzat izan behar du. Kohesiorako lehengaia eta tresna.

Dakienak ikasi nahi duenari irakatsi, ulertzen duenak hitz egiten duenari erabiltzeko aukera eman, agintariek herritar orori ikasteko bideak erraztu… Denok dugu zeresana eta zeregina. Euskara denona da eta denontzat izan behar du. Kohesiorako lehengaia eta tresna.

AEK-ko kideok hizkuntza eta kultura bizien arteko bizikidetza aldarrikatzen dugu, eta munduarentzat defendatzen dugun kultura aniztasunak bertako aberastasunaren errespetuan eta sustapenean oinarritu behar duela deritzogu. Horregatik dugu helburu euskararen ikaskuntzan eta erabileran oinarritutako elkarbizitza.

Euskara UNESCOren hizkuntza gutxituen atlasean dago. Hizkuntza bizia da, baina ahula da bere egoera, eta oso kezkagarria lurralde batzuetan. Horregatik, botere publikoei dei egiten diegu euskara babesteko eta bultzatzeko neurriak ezar ditzaten. Baita norbanako eta erakunde guztiei ere euskara ikasi eta erabili dezaten, eta bere aldeko testuinguru soziopolitikoa sortu dezaten.

Omendua

Korrika 18k zabaldu nahi duen mezuan, euskara euskal herritarron elkarbizitzarako gakoa dela diogu, elkarrekin bizitzeko, elkarri hitz egiteko, elkarri entzuteko, eta elkar ulertzeko tresna. Baina horretarako, euskal herritarrok euskal kultura ezagutzea eta euskara jakitea beharrezkoa da.

Horregatik, Korrika 18k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu nahi ditu. Euskalakari izateko ahaleginean euskara ikasten eta praktikatzen ari diren guztiak. Lanetik irtendakoan euskara ikastera doazen Aitor eta Nerea, bilobak eskolan utzi eta gero euskaltegira doazen Karmen eta Jose, euskara ikasten hasi den Yasmin, mintzalagun talde batean dagoen Felipe, barnetegira doan Ximun, Gau Eskolan ari den Elisabete, Osvaldo, Ane...

Bere ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako, bihoakie egun euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasle guztiei Korrika 18ren eta AEKren omenaldia.Korrika 18k zabaldu nahi duen mezuan, euskara euskal herritarron elkarbizitzarako gakoa dela diogu, elkarrekin bizitzeko, elkarri hitz egiteko, elkarri entzuteko, eta elkar ulertzeko tresna. Baina horretarako, euskal herritarrok euskal kultura ezagutzea eta euskara jakitea beharrezkoa da.

Image

Lekukoaren ezkutuko mezua

Aurtengo mezuaren egileak, Amets Arzalluzek, plazaratu du, Andoaindik Baionara eskuz esku lekukoaren barnean iritsitako mezua.

Eman euskara elkarri. Solasaldiak.

Korrika Kulturala

Gazta zati bat
Pisukideak
Zuzeneko instanteak

Ibilbidea

Hasiera jaia

Amaiera jaia

Hemen dituzue Ikastolen Elkartearekin batera 18. KORRIKArako landu ditugun unitate didaktikoak.