Laguntzailea
Korrika Laguntzailea
Kanpaina honi esker, Euskal Herriko bazter guztietara zabaldu ohi dugu euskararen aldeko mezua. Tamalez, bide luzea dugu aurretik, eta administrazioei dagokienez, esan behar dugu euskaltegi eta gau-eskolei bideratzen dizkieten baliabideak ez direla nahikoak oraindik ere.
Gauzak horrela, Korrikaren helburu garrantzitsuenetako bat da euskalduntze-alfabetatzerako bitartekoak eskuratzea eta euskaltegien zein gau-eskolen lana sustatzea. Korrikak jasotzen duen dirua, beraz, Euskal Herri osoko gau-eskolei eta euskaltegiei laguntzeko erabiltzen dugu.
Korrika Laguntzaileak Korrikaren zutabe nagusietako bat dira, eta ezinbesteko bidelagunak dira.
Zertan datza kanpaina?
Laguntzaileek 15 euroko ekarpena egiten diote KORRIKAri bi urterik behin. Trukean edizioko pina eta txartel birtuala* jasotzen dituzte. Gainera, hainbat abantaila izaten dituzte Laguntzaile izateagatik (irakurri beherago)!
* KORRIKAren telefonorako doako aplikazioan izango duzu zeure txartel birtuala. Deskargatu!
Korrika Laguntzaile izatearen abantailak
- Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 600 sari baino gehiago...Oro har, KORRIKAren eta AEKren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.
- Deskontuak, baita ere, AEKko ikastaroetan, AIZU! aldizkariko harpidetzan...
- Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu Korrika laguntzaileentzako buletinaren bitartez.
...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
Eskerrik asko!
KORRIKAren telefonorako aplikazioan izango duzu zeure txartel birtuala.
Informazioa edo laguntza behar baduzu : laguntzaileak@korrika.eus.
Abantailak
Astero-asteroko zozketetan, hamabost bat irabazle baino gehiago izaten dira: asteburuko egonaldiak, otorduak Euskal Herriko bazter guztietako jatetxeetan, denetariko Euskal produktuez beteriko saskiak, erosketa baleak, hainbat ekitalditarako sarrerak, denetariko musoetarako sarrerak, aisialdiko jardueretarako gonbitak (abentura parkeak, kirol jardunak…) eta askoz gehiago!
Horiez guztiez gain hurrengo deskontuak ere badituzu Korrika laguntzailea bazara:
- AEK EUSKALTEGIETAN % 5eko beherapena 2026ko urtarriletik aurrera egindako matrikuletan (matrikula bat laguntzaileko eta beste deskontuekin ez metagarria. HABEk eta Euskarabideak sustatutako ikastaroetan ez aplikagarria).
- AEKko BARNETEGIETAKO aurrematrikuletan %10eko deskontua (aurrematrikula kanpainak irauten duen bitartean. Beste deskontuekin ez metagarria).
- AIZU! aldizkarian, 2026an egiten diren harpidetza berriek % 30eko deskontua.
- KORRIKAko ONLINE DENDAn % 5eko deskontua.
- KORRIKA KULTURALeko ekitaldietan deskontuak (zenbatekoa ekitaldiaren arabera izango da).
- Edizio honetan KENKARI FISKALAK lor ditzakezu egindako ekarpen ekonomikoagatik. Informazioa.
- BILBOATS: % 30eko deskontua sarreretan. Deskontu kodea: KORRIKA2024 Tiketak webgunean edota Pio Baroja Plazako dendan eros daitezke. (Iraupena: 2025/11/01- 2026/04/30).
- BizkaiKOAren menpe dauden museoetan salneurri murriztua: La Encartada Fabrika-museoa (Balmaseda), El Pobaleko Burdinola (Muskiz), Muñatones Gaztelua (Muskiz), Bizkaiko Arkeologi Museoa (Bilbo), Txakolinaren museoa (Bakio), Arrantzaleen museoa (Bermeo), Euskal Herria museoa (Gernika-Lumo), Santimamiñeko koba (Kortezubi) eta Omako basoa (Kortezubi). (Iraupena: 2026/01/01- 2026/12/31).
- IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA: % 50 deskontua bisita gidatua egiteko. (Iraupena: 2026/01/01- 2026/12/31).
- MUSEUM CEMENTO REZOLA: % 50 deskontua bisita gidatua egiteko. (Iraupena: 2026/01/01- 2026/12/31).
- ZUMALAKARREGI MUSEOA: % 50 deskontua bisita gidatua egiteko. (Iraupena: 2026/01/01- 2026/12/31).
...Aldiro-aldiro zerrenda hau handitzen eta eguneratzen joango gara, adi egon!
*Deskontuez gozatzeko KORRIKA laguntzailearen txartel birtuala aurkeztu beharko duzu, hau da, KORRIKAko APPean gune pribatuan daukazun KODEaren irudia.

