Kontaktua: Eli Etxetxikia (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.)
Renon, KORRIKA martxoaren 27an 11:00etan egingo dute. Aurreko urteetan bezala ekintza xume bat egingo dute, bertako euskaldun multzo baten artean. Renoko Korrika Euskal Artzainaren Monumentuaren inguruan egingo dute, euskaldunontzat esanahi berezia duen paraje batean.