Hautatu hizkuntza

 Bretainian ere Korrika!

Bretainian ere Korrika!

Korrika oinarri hartuta sortu ziren Korrika Ahizpak, eta asteburu honetan horren adibide ederra bizi izan dugu Bretainian, Dognes eta Nantesen. Larunbatean -maiatzaren 19an- bi kilometrotan parte hartu dute AEK-Korrikaren ordezkariek anai-arreba bretoiekin, bertako Ar Redadeg lasterketan. Aurten, gainera, ekimenak bere hamargarren edizioa ospatu du.

Giro paregabean eta hizkuntzen aldeko elkartasunak batuta, esperientzia zoragarria izan da. Trugarez!