24.KORRIKA aurkeztu genuenetik (azaroak 13), KORRIKA arduradun Ane Elordik eta AEKren Nazio Kontseiluko kide Maialen Begiristain, Aize Otaño, Lurdes Etxezarreta, Bixente Claverie eta Xabi Gartziak hainbat eragile politiko eta sozialekin bilerak egin dituzte. Zenbait errondatan Ipar Euskal Herriko ordezkariek ere parte hartu izan dute: Ihintz Oliden, koordinatzailea, eta Maider Heguy, lehendakaria.
Bilerotan, aliantzak sortu dituzte, eta euskararen aldeko ekimena sustatzeko konpromisoa hartu dute eragileok.
EUSKARA GARA!
Hemen eragileen errondetan ateratako zenbait argazki:

