Euskara da gure etorkizuna, gure geroa. Zain egon gabe, gaurdanik landu beharreko geroa. Horixe azpimarratu zuen Mauletik Iruñera burutu zen 13. Korrikak. 2003ko apirilaren 4tik 13ra, Herri bat geroa lantzen lelopean.
Gasteiztik Baionara, 2001eko martxoaren 29tik apirilaren 8ra, Mundu bat euskarara bildu lemapean izan zen 12. Korrika. Hegoaldetik iparraldera Euskal Herriko txoko guztiak astindu ziren euskararen aldeko oihuarekin.
1,2,3,4,5,6,7,8,9, 10! Korrikaren 10. edizioan besteetan bezalaxe Euskal Herria Korrika! jarri zen. Arantzazutik Bilborako ibilbidea egin zen 1997eko martxoaren 14tik 23ra.
LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE liburuaren egileak, Bernat Etxeparek, euskarari agindu zion: “Jalgi hadi plazara”. Bada, AEK-ak 1995eko martxoaren 17tik 26ra Donibane Garazitik Gasteizera izan zen Korrikan Jalgi hadi euskaraz lemapean euskaraz aritzeko gonbita egin zien herritarrei.