Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Aizu! Aizu!

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Adarrak

TALDEAREN IZENA: Zirkozaurre
EMANALDIAREN IZENBURUA: Adarrak
EMANALDI MOTA: Zirkua
PUBLIKO: Publiko guztientzat

SINOPSIA
Istorio zaharrek ongien gordetako sekretuak ezkutatzen dituzte. Gure arbasoen ohiturek erakartzen gaituzte, zurrumurru eta begirada arretatsuen artean…
'Adarrak' basoen eta elezaharren kontakizuna da. Sorginkeria magikoak. Izaki mitologikoak eta hango eta hemengo izakiak.
Gure zuhaitzen adarrak dira, fruitu eta hostoen jarioa elikatzen dutenak. Fauna baten adarrak ere badira, ugaritasunaren eta oparotasunaren ikur direnak.
Beste edozeren gainetik, 'Adarrak' ospakizun bat da, hastear dagoen oso festa berezia. Gonbidatuak zaudete!

LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=5rniEGAGevU