Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Euskaratu Euskaratu

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

AKERBELTZ ERROMERIA

TALDEAREN IZENA: AKERBELTZ
EMANALDIAREN IZENBURUA: AKERBELTZ ERROMERIA
EMANALDI MOTA:  Kontzertua, erromeria
PUBLIKO: Edozein adinetako publikoari zuzendutako emanaldia

SINOPSIA
Urte ahaztezin bat bizi ondoren Akerbeltz bueltan da!! Denboraldi berriari ekiteko gogoz gaude eta 2024erako show berria prestatu dugu. Moldeak haustera etorri gara eta ez dugu inor kanpoan utzi nahi! Errepertorio anitza, medleyak, betiko kantak, abesti berriak, dantzak… Erromeria kontzeptua birmoldatu, sustraietatik berrienera, oholtza gainean zein behean jai parte-hartzaile berria sortzeko asmoz. Prestatu duguna ikusteko prest? Hurrengo bideoan aurrerapen txiki bat:

https://youtu.be/wc7gLkCd-mQ

LOTURA
Webgunea: https://www.akerbeltz.eus/
Instagram: https://www.instagram.com/akerbeltzerromeria/