Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Ibiltaria Ibiltaria

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Alpistegia

TALDEAREN IZENA: Lanku Bertso Zerbitzuak
EMANALDIAREN IZENBURUA: Alpistegia
EMANALDI MOTA:  Bertso antzerkia
PUBLIKO: Haurrak 6-11

SINOPSIA
Haira oso ikasle saiatua da eta ikastetxean etengabe entzuten die irakasleei osasuntsu egotea oso garrantzitsua dela baina berak ez du oso ongi ulertzen osasuntsu hitzaren esanahia… Zer arraio ote da osasuna? Ikastetxeko erantzunek asetzen ez dutenez eta handitan kazetari izan nahi duenez, benetako orburu bat eskuetan, kalegaldeketa bat antolatzea erabakiko du eta parkean topatzen dituen pertsonei osasuna nola zaintzen den galdetzea. Arbel batean erantzun ezberdinak bilduz joango da:
adineko emakume bati galdetuko dio, haur bati, kalean bizi den eskale bati, korrikalari bati…

Horrela bere ikuspegia osatzen eta zabaltzen joango da Haira. Parke ertzeko balkoi batean bizi den Lore loroak ere izango du zeresana eta galdera interesgarriak egingo dizkio tarteka. Azken batean, hori baita antzerki honen funtsezko helburua: osasunaz dugun ideia zabaltzea, umorearen bitartez.

Gorputzak bakarrik ez, gure sentimenduek, harremanek, ohiturek eta maila sozialak gure osasunean zenbaterainoko eragina duten erakutsi nahi dugu; osasuna, zatika ulertu beharrean, orekan mantendu beharreko osotasun gisa aurkeztuz.

LOTURA
https://www.lanku.eus/eskaintza/alpistegia