Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Praktikatu Praktikatu

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

AMETSEN MUNDUA

TALDEAREN IZENA: PATATA TROPIKALA ANTZERKI LABORATEGIA
EMANALDIAREN IZENBURUA: AMETSEN MUNDUA
EMANALDI MOTA:  ANTZERKIA, TXONTXONGILOAK
PUBLIKO: 4 URTETIK GORA, ANTZERKI FAMILIARRA

SINOPSIA
Zapatari batek zapatak saltzen ditu, baina ez dira zapata arruntak, ezin ditu edonork jantzi, AUSARTa, SENTIBERA eta BURUA ERABILTZEN jakin behar da ZAPATA hauek janzteko...

AMETS gure protagonista, zapatak jantziko ditu eta izugarrizko abenturan murgilduko da. Bertan, REM Ametsen munduko atezaina, ezagutuko du. Honek, AMETSEN MUNDUA arriskuan dagoela ohartaraziko dio. AMETS, amets gaiztoen MAKINAtik salbatu beharko gaitu, MUGIKOR eta PANTAILETATIK hain zuzen, LO AZTIA aurkitzen duen bitartean. Bestela guztiok hemendik aurrera IRUDIMENA galduko dugu eta ROBOT eta MAKINETAn bihurtuko gara, LORTUKO AHAL DU???

PATATA TROPIKALAk berriro ere izugarrizko abenturan murgilduko gaitu. Bertan, TXONTXONGILOAK, ANTZERKIA, HUMOREA eta IRUDIMENA dantzan ikusiko ditugu, izugarrizko ARTELAN bat gozatuko dugularik.

LOTURA
https://youtu.be/JtsXazi8b7A