Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
AEKn euskara irakasle izan nahi? AEKn euskara irakasle izan nahi?

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

AMILAMI

TALDEAREN IZENA: PANTZART
EMANALDIAREN IZENBURUA: AMILAMI
EMANALDI MOTA: Objetuen Teatroa
PUBLIKO:  + 5 urte eta familiak

SINOPSIA
AMILAMI, ipuin musikatua euskal kultura herrikoia eta munduko musikak (Boli Kostakoa,  hain zuzen) batzen ditu hizkuntz artistiko ezberdinak erabiliz: ilustrazioa, musika, ahozko narrazioa eta usainmena.

Juan Kruz Igerabideren Amilamiren ipuinan oinarrituta eta tradiziozko kontakizunetatik abiatuta laminen istorioak kontatzen dira gertaera fantastikoak egungo gizartean kokatuz. Kontaketaren baitan, usain-belarrak, sehaska-kantak, aho-korapiloak, proiekzioak eta instrumentu ezberkinekin egindako musikak txertatzen dira. Oizko instrumentuak aparte, Etoile Magik_ek perkusioa eta kantua egiten ditu. Amaiera bikaina emateko, haurrek Etoile Magiken kanta bat dantzatzen dute eta usain-hostoak etxera eramaten dituzte

LOTURA
https://pantzart.org/eu/ikuskizunak/amilami/