Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
AEKn euskara irakasle izan nahi? AEKn euskara irakasle izan nahi?

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Armiarma

TALDEAREN IZENA: Katiuska antzerki taldea
EMANALDIAREN IZENBURUA: Armiarma
EMANALDI MOTA: 4 aktoreko antzezlana, ordubetekoa
PUBLIKO: Helduak

SINOPSIA
Ongi etorri Armiarma S.A.-ra!
Lana, lana eta lana! Sar zaitez armiarma sarearen barruan, eta hor topatuko dituzu nagusiak eta langile xumeak, makina-gizakiak edo gizaki-animaliak, arma-fabrikatzaile umoretsuak eta coach motibatzaileak.
Gauzarik zentzugabeenak gertatzen dira Armiarma S.An: ia-ia errealitatean bezainbeste.

LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=vo2ab4D39Rs