Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Ahize Ahize

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

AZKEN EGUZKILOREA

TALDEAREN IZENA: PATATA TROPIKALA ANTZERKI LABORATEGIA
EMANALDIAREN IZENBURUA: AZKEN EGUZKILOREA
EMANALDI MOTA: ANTZERKIA, TXONTXONGILOAK
PUBLIKO: 2-12 URTE BITARTEKOENTZAT

SINOPSIA
ONGI ETORRI baserriko KATTALIN herrira jeitsi eta bere lagun guztiak desagertu direla ohartuko da. Herrian ez du gertatu denaz inongo erantzunik topatuko. Beraz adorez bete eta MARI Jainkosari galdetzera abiatuko da, nahiz eta basoan betirako arrapatuta geratu daitekeela jakin. Hemendik aurrera, KATTALIN, MITOLOGIAN murgilduko da haziko den AZKEN EGUZKILOREA topatzeko. Bertan, MARI, BASAJAUN, TARTALO, GALTZAGORRIAK eta JENTILAk ezagutuko ditu. Baita GAUEKO Beldurgarria ere PATATA TROPIKALA ANTZERKI LABORATEGIAk berriro beste abentura dibertigarri batean murgilduko gaitu. Bertan TXONTXONGILOAK, MASKARAK, ANTZERKIA, UMOREA eta IRUDIMENA dantzan ikusiko ditugu. EUSKAL KULTURAren adierazgarria den EUSKAL MITOLOGIA landuz.

LOTURA
https://youtu.be/53WADrHgdcM