Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Ibiltaria Ibiltaria

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

BESOETAKO IPUINAK

TALDEAREN IZENA: Ana Apika
EMANALDIAREN IZENBURUA: BESOETAKO IPUINAK
EMANALDI MOTA: IPUIN KONTAKETA TXIKI TXIKIENTZAT
PUBLIKO: 12-44 hilabetekoentzat

SINOPSIA
"Kutxa handia irekiko da,
bertan badago lehenengo sorpresa.
Txoritxo baten kanta entzun,
arrautsak eta lumak kabian txukun.
Burbuilak gora eta gora egin,
zeruan elkartuko dira odeiekin.
Baserrian animaliekin egongo gara
kontu kantari eta poz-pozik."

"BESOETAKO IPUINAK"
 
 Ipuin, kontu eta kantu saio berezia familian gozatzeko, 12 eta 46   hilabete bitarteko umeei zuzendua + ama/aita.
 
 Emozioak eta sorpresak lapikoan sartuko ditugu. Hauekin batera irudi poetikoak, soinu ederrak, kanta txikiak eta  liburu politak
erabiliz haur-literaturan murgilduko gara.
 
Espazio lasaia eta atsegina behar dugu. Duda barik haur-liburutegia oso leku aproposa izan daiteke.
 
Saioa 35 minutukoa da.
 
Edukiera gomendatua: 20 familia

LOTURA
https://anaapika.blogspot.com/2022/01/haurtxoentzat-bebes-besoetako-ipuinak.html