Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Aizu! Aizu!

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Betazalak

TALDEAREN IZENA: Xabi San Sebastian
EMANALDIAREN IZENBURUA: Betazalak
EMANALDI MOTA:  Musika kontzertua
PUBLIKO: Guztiak

SINOPSIA
Xabi San Sebastianen bostgarren diskoak BETAZALAK du izena. Tantaz tanta destilatutako hamar kantu berri dakarzkigu, hamar begirada. Folk kantautoreen ildoa jarraituz, soinu akustiko finez jantzitako hitz poetiko-politikoak landu dituzte Harkaitz Cano, Beñat Gaztelumendi, Iñigo Astiz eta Xabik berak.

Taldea: Karlos Arancegui bateriaz, Nando Lutxo Neira baxu eta kontrabaxuaz, Satxa Soriazu tekladu eta eskusoinuaz eta Gari Otamendi bibolin eta biolaz.

LOTURA
https://youtu.be/23zy1BTShrA