Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Barnetegiak Barnetegiak

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Emakume eta antifrankista, zigor bikoitza. Saturrarango adibidea

TALDEAREN IZENA: Ander Leon Nanclares
EMANALDIAREN IZENBURUA: Emakume eta antifrankista, zigor bikoitza. Saturrarango adibidea
EMANALDI MOTA: Hitzaldia
PUBLIKO: 16 urtetik gorakoak

SINOPSIA
Saturraran estatu osoan eratu zen emakumeen presondegi handiena izan zen. Espetxe horren historia ezagutu eta gero emakumeek frankismoan pairatu zuten errepresio berezia aztertuko dugu.

LOTURA
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2264/emakumeak-eta-frankismoaren-errepresioa
https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_subvencionadas2/es_def/adjuntos/6913-carcel-saturraran.pdf