Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Aizu! Aizu!

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

eMcumeak

TALDEAREN IZENA: Zelako Kultur Ideiak
EMANALDIAREN IZENBURUA: eMcumeak
EMANALDI MOTA:  Antzerkia
PUBLIKO:

SINOPSIA
Maria Riveganak eta Itxaso Papayak kontratazio- bitartekaritza egiten duen eMcumeak bulegoan lan egiten dute. Egunero jasotzen dituzten, kuota betetzeko asmoz, emakume sortzaileak behar dituzten bezeroen eskariak. Bidean konpetentziak eragindako oztopoak topatuko dituzte.
Satira musikal honek emakume sortzaileen egoera mahai gainean jarriko du, izenaz eta izanaz. umoretik eta umoretsu baina kritika ere egiteko gogoz.
FITXA ARTISTIKOA
Zuzendaritza: Olatz Beobide
Aktoreak: Maria Rivero, Itxaso Payá
Eduki grafikoak: Taom
Eszenografa: Atx diseinua
Ekoizpena eta Diseinua: Zelako Kultur Ideiak

LOTURA