Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Aizu! Aizu!

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Erdaldun Berrien Kluba

TALDEAREN IZENA: Arrasate Euskaldun Dezagun Elkartea
EMANALDIAREN IZENBURUA: Erdaldun Berrien Kluba
EMANALDI MOTA: Antzerkia
PUBLIKO: Gazte eta helduentzat zuzenduta eta euskara ikasten ari direnentzako oso aproposa.

SINOPSIA
Irantzuren klubean gutxi dira. Lau katu. Eta sekula ez dute saririk jaso. Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez diete elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Klandestinoa. Badakizue zergatik? Irantzuren kluba, ERDALDUN BERRIEN KLUBA delako eta erdaldunberri gehienek ez dakite erdaldun berriak direnik. Izan ere, zer arraio da erdaldun berria izatea?