Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Aizu! Aizu!

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

ESTI MARKEZ - HITZEKIN JOLASEAN

TALDEAREN IZENA: ESTI MARKEZ
EMANALDIAREN IZENBURUA:  ESTI MARKEZ - HITZEKIN JOLASEAN
EMANALDI MOTA: KONTZERTUA
PUBLIKO: PUBLIKO GUZTIAK

SINOPSIA
Udazkenean iritsi zen Esti Markezen bakarkako lehen diskoa, "Hitzekin Jolasean".

Musika guztia berak sortua da, baita letra gehienak ere. Pop-rock doinuak dira nagusi, estilo anitzekin jolasean ibili bada ere.

Bere gaztetasuna, freskotasuna eta ahots bereizgarria, ibilbide musikal handiko beste musikari batzuen esperientzia eta profesionaltasunarekin batera uztartuz, eman dio hasiera ibilbide berriari. Zalantzarik gabe, sakon murgildu da egungo euskal musikaren panoraman.

Aurten bakarkako ibilbideari ekin dion arren, txikitatik izan du musikarako grina. Etxean eta familian orduak ematen zituen kantari, bigarren eta hirugarren ahotsak bilatzen. 2020ko konfinamenduan, etxean igarotako ordu haiek zukutu eta sorkuntzaren munduan sartu zen. Urte berean, kantuak sortzeari ekin zion bere aita Mikel Markezekin batera, eta «Azal berritzen» (Autoekoizpena, 2020) diskoa argitaratu zuen.

Taldekideak Iker Lauroba, Dánae Riaño eta Josu Erviti dira.

LOTURA
https://music.youtube.com/channel/UC90iO2YYCTOcnfsbNbgVoCQ