Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Ahize Ahize

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

GURE XAHARRAK

TALDEAREN IZENA: BONBON BELTZ
EMANALDIAREN IZENBURUA: GURE XAHARRAK
EMANALDI MOTA: ANTZERKIA
PUBLIKO:  GUZTIAK

SINOPSIA
Antzerki honek xahar egoitzak ditu aipagai.
Zaintzaren gaiaren inguruan, egoiliar zoin langileen bizipenak jorratzen ditu.
Pil-pilean dagoen gai hau modu sakon, poetiko eta umoretsuan oholtzara ekartzen du.

LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=48XbKW3NArU&feature=youtu.be