Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Ibiltaria Ibiltaria

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Itzal Antzerki Laborategiak

TALDEAREN IZENA: Zurrunka Teatro
EMANALDIAREN IZENBURUA:  Itzal Antzerki Laborategiak: ARIA ETA ITZALA (Haurrentzako) - ITZALEN SEKRETUAK (Gazteentzako)
EMANALDI MOTA: Tallerra
PUBLIKO: 5etik aurrera (haurrentzako tallerrak) - 12tik aurrera (gazteentzako tallerrak)

SINOPSIA
Aurkezten dizuegun ekimena bereziki haurrei zuzenduta dago. Haurren irudimen, jolasa eta sormena lantzeaz gain, bolumenak, geometria eta espazioaren kontzientzia lantzeko aukera ezin hobea delako.
Laborategi didaktiko eta dibertigarri hauetan haurrek, haien kabuz, material erraz eta erabilgarriak erabiliz euren elementuak sortuko dituzte, ondoren, oihalaren atzean inprobisatu eta esperimentatzeko aukera izanik.

LOTURA
https://zurrunkateatro.com/