Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Barnetegiak Barnetegiak

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

KADIRA ZUZENEAN

TALDEAREN IZENA: KADIRA
EMANALDIAREN IZENBURUA: KADIRA ZUZENEAN
EMANALDI MOTA:  Kontzertua
PUBLIKO: Orokorra

SINOPSIA
2021ean sortutako proiektua da Kadira, Lorea Zulaika (gitarra eta ahotsa) eta Aritz Aramendik (baxua) sortu zuten taldea Lorearen abesti batzuetatik abiatuz. Taldeak lehen lana 2023an kaleratu zuten, zortzi abestiz osatutako EPa.

Taldekideak: Lorea Zulaika (gitarra eta ahotsa), Aritz Aramendi (baxua) eta Oier Ponce (teklatua). Diskoan kolaboratu dute Foroya Camara (kongak) eta Mikel Maniegak (fliscorno/tronpeta).

Pop eta rock oinarriak izan arren, bestelako musika estilo batzuen eragina ere nabarmena da, zuzeneko lasai eta dantzagarri bat sortuz.

LOTURA