Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Ibiltaria Ibiltaria

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

KANTUAK BERBEKAZ BETE. Igor Elortza eta Rafa Rueda

TALDEAREN IZENA: Lanku Bertso Zerbitzuak
EMANALDIAREN IZENBURUA: KANTUAK BERBEKAZ BETE. Igor Elortza eta Rafa Rueda
EMANALDI MOTA:  Ikus-entzunezko bertso emanaldi-solasaldia
PUBLIKO: Helduak + 16

SINOPSIA
Berezkoa da euskal kantagintzaren eta bertsogintzaren arteko harremana. Euskal kultura ahozkoa izanik orain oso gutxi arte, bertso eta kanta asko eta asko jaso ditugu euskaldunok anonimo, popular moduan. Anonyme Popular ahalegin bat gehiago da bertsogintzan eta euskal kantagintzan. Garai bateko bertso-paperak, bertso-diskoak edo bertso-musikatu emanaldiak bezala, ikus-entzunezko bertsoak proposatzen ditu gaur. Eta garaiari eta giroari dagozkion hitzak ez ezik, egungo doinuak eta soinuak. Ondare herrikoi hori eta euren sorkuntza lana izango dituzte hizpide Igorrek eta Rafak solasaldi-emanaldi honetan.

LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=Ek6tAzn2ru0