Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Ibiltaria Ibiltaria

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

KILIMAterioa

TALDEAREN IZENA: Lanku Bertso Zerbitzuak
EMANALDIAREN IZENBURUA: KILIMAterioa
EMANALDI MOTA:  Bakarrizketa eta bertsoa
PUBLIKO: +30

SINOPSIA
Kaitin Allendek sortutako “Klimaxetik klimateriora eta buelta” (Komendialdia jaialdiko txapelketako irabazlea ) bakarrizketatik sortu da KILIMAterioa.

Zer gertatzen da emakumearen bizitzan klimaterioan sartu eta menopausia ate joka dagoenean? Nola sentitzen gara? Alboan duguna akabatzeko moduan gaude. Suminkortasunez beteta abanikoen erreginak bilakatzen gara.

Eraldaketa prozesu honek bestelakoak ere ematen dizkigu. KILIMAterioak klimaxera iristeko autopista bilatzen ari denean klimaterioarekin topo egiten duen emakumearen ibilerak kontatuko ditu, bakarrizketa eta bertsoak uztartuz elkarrizketara bidea egiteko. Emakume helduak oholtza gainean, sortzaileak, sorginak, bakoitza egoera eta ziklo desberdin batean murgilduta gaiari umorez eta konplexu gabe heltzeko gogoz.

LOTURA
https://www.lanku.eus/eskaintza/kilimaterioa