Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
AEKn euskara irakasle izan nahi? AEKn euskara irakasle izan nahi?

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Luze edo Motz

TALDEAREN IZENA: Lanku Bertso Zerbitzuak
EMANALDIAREN IZENBURUA: Luze edo Motz
EMANALDI MOTA:  Binakako bakarrizketak
PUBLIKO: Helduak + 16

SINOPSIA
“Bakean Dagoena Bakean Utzi” emankizunaren haritik jarraituz, ikuskizun honetan generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko.
Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira!

LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=ant_O_Rwk4s