Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Euskaratu Euskaratu

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

MANIPULAZIO ESTRATEGIAK

TALDEAREN IZENA: PETTI ETA ETXEKO UZTA
EMANALDIAREN IZENBURUA: MANIPULAZIO ESTRATEGIAK
EMANALDI MOTA: ROCK KONTZERTUA
PUBLIKO: 14-114

SINOPSIA
Noam Chomsky pentsalariak gizartea manipulatzeko estrategia nagusiak identifikatu zituen. Horietan oinarrituta, disko bat egin du Pettik, Harkaitz Canoren hitzekin, eta euskal musikari onenen laguntzarekin. Diskoak arrakasta handia izan du, eta hango abestiez gain, bere ibilbideko abesti esanguratsuenak eta sortu berriak ere jotzen dituzte.

LOTURA
http://petti.eus/