Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Ibiltaria Ibiltaria

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Mr.Frack

TALDEAREN IZENA: Xabi Larrea
EMANALDIAREN IZENBURUA: Mr.Frack
EMANALDI MOTA: Zirko, Magia, umore  eta kale antzerkiko emanaldia.  45 minutu.
PUBLIKO: Ikuslego guztientzat aproposa.

SINOPSIA
Pertsonai dotore eta ausarta daukagu “Mr.Frack”, kaleko egunerokotasunari haize berriak dakarzkio. Malabareak, umorea eta inprobisazioa erabiliz, jendearen parte hartzea beharrezkoa bihurtzen den ikuskizun dibertigarri, ikusgarri eta parte-hartzaile, non Antzerkiaren Magia eta Zirkoaren distira bizitzeko aukera izango dugu.

LOTURA
https://www.xabilarrea.net/eus/mr-frack