Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Ibiltaria Ibiltaria

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

MUGI ZAITEZ

TALDEAREN IZENA: MUGI ZAITEZ
EMANALDIAREN IZENBURUA: MUGI ZAITEZ
EMANALDI MOTA: DISKO FESTA
PUBLIKO: ¾ URTETIK 11/12 URTERA

SINOPSIA
“MUGI ZAITEZ” Disko Festa, haurrentzako jaietarako prestaturiko disko dantzaldi bat da. Izan ere, ikastetxe edo herriko jaietarako oso aproposa da. Horretarako, pil-pilean dauden abestiak, gehienak euskaraz, bi neskek dantzatzen dituzte koreografia errazak eginez, jendeak jarraitu ahal dezan. Printzipioz ordubeteko saioa izaten da, baina luzatzeko aukera ere badago. Abestiak eta musikak oso hurbilak eta ezagunak direnez, adin tartea  oso zabala da, 3 urtetik hasita 13-14 urtera arte joanda. Behar den espazioa ez da oso handia izan behar (5 metro bider 3 metro), bertan musika ekipoa eta animatzaileentzako tokia behar baita; aldiz, disko festan parte hartu ahal duten pertsonen kopurua nahiko handia izan daiteke (500 pertsona arte gutxi gora behera). Eta gainera, leku itxietan nola zabaletan egin daiteke.
Beraz, ondo pasatu eta gustura dantzatu nahi baduzue….”MUGI ZAITEZ” disko festarekin!!! 

LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=KMIWqUxjMKM