Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Aizu! Aizu!

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

ONDOKO HONDAKINAK ONDO?

TALDEAREN IZENA: Ixabel Agirresarobe
EMANALDIAREN IZENBURUA: ONDOKO HONDAKINAK ONDO?
EMANALDI MOTA: Ipuin kontaketa bere lanketarekin
PUBLIKO: Familiarra

SINOPSIA
Ondoko hondakinak hondoratu ala hondoratutako hondakinak ondokoari eman.
“Anek eta Aitorrek ondo ikasia zuten hondakinen sailkapena egiten. Harro zeuden.
Ontziak, papera, beira, organikoa eta errefusa. Erraza zen hori egitea!
Baina entzuten zuten bakoitzean munduan plastikozko kontinente berri bat sortzen ari zela kirioak
dantzan jartzen zitzaizkien.
Nola zitekeen hori gertatzea? Ez al zuen ba jende guztiak birziklatzen?
Gau hartan, biak ala biak pentsakor geratu ziren loak hartu ezinik.
Gainera, gauetan entzuten diren soinu ezezagun horiek, etxeko hondakinetan entzun ziren.
Zer arraio gertatzen ote zen?”

LOTURA