Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Praktikatu Praktikatu

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Pantailak Euskaraz, ezinbesteko erronka

TALDEAREN IZENA: Pantailak Euskaraz
EMANALDIAREN IZENBURUA: Pantailak Euskaraz, ezinbesteko erronka
EMANALDI MOTA:  Hitzaldia / Tailerra
PUBLIKO: 14 urtetik gora

SINOPSIA
Pantailen aroan bizi gara. Ordu asko ematen ditugu egunean pantaila desberdinei begira, bai lanean baita aisialdian ere, baina pantaila gehienetan euskarak ez dauka ia presentziarik, eta honek asko eragiten du gure hizkuntza ohituretan. Pantailak Euskaraz ekimenak urte batzuk daramatza pantailetan euskararen presentzia sustatzen, eta gaur egungo egoeraren berri ematen du hitzaldi-tailer hauetan, baita gure egunerokoan pantailetan euskarak presentzia gehiago izan dezan baliabide desberdinak aurkeztu ere.

LOTURA
https://www.pantailakeuskaraz.eus/
https://www.youtube.com/watch?v=wVWzYYBhiOc