Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Ahize Ahize

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Pin Pang

TALDEAREN IZENA: Xabi Larrea
EMANALDIAREN IZENBURUA: Pin Pang
EMANALDI MOTA: Zirko, Magia eta umore ko emanaldia.  50 minutu. Aretoentzako.
PUBLIKO: Ikuslego guztientzat aproposa.

SINOPSIA
Mundu biribil, zuri, garbi eta desiratu bat... pin-pong pilota bat bezalako leundua.
Nork ez du nahi azken finean pilota zuriak edukitzea!! Jateko, berotzeko, bizitzeko.
Gero eta pilota gehiago ekoiztu, garatu eta arpilatu ze hemen, guztia borobila denez, ez dauka amaierarik.

LOTURA
https://www.xabilarrea.net/eus/pin-pang