Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Euskaratu Euskaratu

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Sorginak eta Sorginkeriak Toti Martínez de Lezea, Gorka Hermosa & Edurne Zabalo

TALDEAREN IZENA: Sorginak eta Sorginkeriak Toti Martínez de Lezea, Gorka Hermosa & Edurne Zabalo
EMANALDIAREN IZENBURUA: Sorginak eta Sorginkeriak
EMANALDI MOTA: Toti Martínez de Lezearen hitzak hegan doaz Gorka Hermosa akordeoilariak konposatu eta Edurne Zabalo klarinetistarekin batera interpretatzen duen musikaren gainetik. Pentsarazi egingo digun ikuskizun hunkigarria.
PUBLIKO: Heldua

SINOPSIA
Hunkituko gaituen eta sorginei eta mitologiari buruz pentsaraziko gaituen ikuskizun literario-musikala.

LOTURA
https://youtu.be/4WLlS2lCXfo