Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Aizu! Aizu!

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

TXOTXONGILO BERTSOLARIAK

TALDEAREN IZENA: TONI LA SAL
EMANALDIAREN IZENBURUA: TXOTXONGILO BERTSOLARIAK
EMANALDI MOTA: Kale Antzerkia
PUBLIKO: Familiarra (denontzat)

SINOPSIA
Felipe Zelaieta bertsolari tradizionala aukeratzen dute Euskal Herria Bertsolaritzaren Munduko Txapelketetan ordezkatzeko. John Zelaieta, diasporaren senide oso histrioniko eta Idahotik iritsitakoa, bere “coach” pertsonala izango da Global Bertsolaritzing Camp-ean, oso entrenamendu kanpamentu berezian.
Felipek errezitaldi tradizionalak egiten ditu baina Johnek bere ikaslea munduko txapelketarako, globalizatuago, presta dadila nahi du. Txotxongiloetan zehar Felipe Zelaietak bere ametsak aurkitzen ditu. Dena zailtzen da Johnek Felipe pilula batzuez dopatzea erabakitzen duenean eta txotxongiloekin bere ametsak amesgaizto bihurtzen dira.

LOTURA
https://antzezkizuna.wixsite.com/bertsolariak
https://youtu.be/NWzIa0A_WCA