Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Barnetegiak Barnetegiak

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

TALDEAREN IZENA: Xabi Larrea
EMANALDIAREN IZENBURUA: Up!!!
EMANALDI MOTA: Zirko, Magia, umore  eta kale antzerkiko emanaldia.  45 minutu.
PUBLIKO: Ikuslego guztientzat aproposa.

SINOPSIA
Zirko eta umorea ardatz nagusi duen ikuskizuna, non trebetasuna eta zentzugabekeria baliabide bihurtzen dira pertsonai grinatsu eta xelebre batentzat.
Ironiko eta energiaz beteta, eguneroko gertakizunei aurre egiten dio oreka eta grabitatearen mugekin jolasten duen bitartean, erokeriaz edo xelebrekeriaz...
Kale antzerkiko hizkuntza erabiltzen duena funtsezko lengoaia legez, ikuslego eta espazio eszeniko guztietarako egokia. Ikuskizun barregarri, fresko eta ahaztezina.

LOTURA
https://www.xabilarrea.net/eus/up