Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
AEKn euskara irakasle izan nahi? AEKn euskara irakasle izan nahi?

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

YIJAAA!!!

TALDEAREN IZENA: GOITIBERA
EMANALDIAREN IZENBURUA: YIJAAA!!!
EMANALDI MOTA: Antzerkia
PUBLIKO: Familiarra

SINOPSIA
Aristides Smith abenturazale ospetsuak eta Giovanni Cannoli bere laguntzaileak, euren azken balentriaren kontakizuna dakarkigute: Munduko tontorrik gorenerako igoera eta bertatik egindako jauzia!
Asmakizunak, musika eta irudimenaren bitartez, ikusleek Steam Punk itxurako unibertso burugabe batera bidaiatuko dute, bi izaki bitxi hauen abenturan parte hartuz.

LOTURA
https://youtu.be/UoGnik4a0oA