Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Euskaratu Euskaratu

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Zirko Tailerra

TALDEAREN IZENA: Biribil Zirko Eskola
EMANALDIAREN IZENBURUA: Zirko Tailerra
EMANALDI MOTA: 2 orduko zirko tailerra. Plazan, frontoian edo aretoetan egin ahal da. Mundu guztientzako tailer ireki eta partehartzailea. Euskaraz mintzatzeko leku erosoa jolasten dogun bitartean.
PUBLIKO: Ikuslego guztientzat aproposa

SINOPSIA
Zirko Tekniketan oinarritutako ikastaro ireki, parte-hartzaile, desberdin eta adin nahiz maila guztientzako egokitutako ekitaldia proposatzen dugu.
Beregain sinesteko bizipen kreatiboa, bakoitzaren jolasteko era artistikoki azaltzeko gune baikor eta partekatua.

LOTURA
https://www.xabilarrea.net/eus/biribil-zirko-eskola