Praktikatu Praktikatu
Tuesday, 23 November 2021 09:40

korrika

MÁS ABAJO EN CASTELLANO.
Adierazi moduan: tipi-tapa, tipi-tapa, badator KORRIKA! AEK-k antolatzen duen ekimen zoragarri horren 22. edizioa aurkeztu dugu. Hori dela-eta, azpimarratu nahi dizkizugu KORRIKAren helburu nagusiak: euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea.

Lehendabiziko helburuari dagokionez, jakitun gara pandemiak errotik ezabatu duela euskara plazatik zein askoren bizitzatik. Beraz, oso garrantzitsua iruditzen zaigu KORRIKAk dakarren euskararen aldeko uholdea berreskuratzea: kalean, sareetan, ikastetxeetan, euskaltegietan, diasporan eta abarretan.

Bigarrenari dagokionez, KORRIKA atzeratzeak zuloa eragin zigun aurrekontuan, zalantza barik, eta banku bidezko finantzaketaren bitartez eman genion erantzuna. Zorpetze horri ere aurre egin behar diogu, eta, horri begira, herritarren sostengua nahi dugu. Bestetik, Administrazioaren aldetik, euskaltegiei bideratutako baliabideak oraindik ez dira nahikoak. EAEn, irakasleen lan-baldintzak normalizatzeko urrats handia egiten ari da, baina ikasteko doakotasunean, adibidez, badago zer hobetu; Ipar Euskal Herrian, laguntzak handitu egin dira, bai, baina ez helduen euskalduntzeak behar lukeen beste; eta Nafarroan, azken urteotan, pauso txikien ostean, urrats sendoagoa eman berri du gobernuak.

Horregatik, AEK-k oraindik ere jendartearen bultzada ekonomikoa behar du bere jarduera berdin gauzatu ahal izateko Euskal Herri osoan.

Beraz, ekin KORRIKAri: animatzen zaitugu KORRIKAn parte hartzera eta KORRIKAren ekintzak zeure inguruan zabaltzera. Eskerrik asko!

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Como hemos indicado, tipi-tapa, tipi-tapa, ya viene KORRIKA! Acabamos de presentar la 22ª edición de esa maravillosa iniciativa que organiza AEK. Por ello, queremos subrayar los principales objetivos de KORRIKA: por una parte, impulsar la concienciación a favor del euskara, y, por otra, recabar fondos para llevar a cabo dicha labor, día a día, en los centros de aprendizaje de euskara de AEK.

En cuanto al primer objetivo, somos conscientes de que la pandemia ha eliminado de raíz el euskera tanto de nuestras calles como de la vida de muchos/as. Por ello, nos parece muy relevante recuperar la oleada a favor del euskera que supone KORRIKA: en las calles, en las redes sociales, en los centros educativos, en los euskaltegis, en la diáspora, etc.

En cuanto al segundo, el aplazamiento de KORRIKA nos generó, sin duda, un déficit presupuestario al que tuvimos que responder a través de la financiación bancaria. Ahora, debemos hacer frente a ese endeudamiento, y precisamos del apoyo de la ciudadanía. Por otro lado, en lo que respecta a la Administración, los recursos destinados a los euskaltegis siguen siendo insuficientes. En la CAV se está dando un gran paso en la normalización de las condiciones laborales del profesorado, pero todavía hay bastante que mejorar en cuanto a la gratuidad del aprendizaje, por ejemplo; en Iparralde, las ayudas han aumentado, es cierto, pero no tanto como necesitaría la euskaldunización de adultos; y en Navarra, en los últimos años, tras varios pequeños pasos, el gobierno acaba de impulsar un avance algo más firme.

Así pues, AEK sigue necesitando el impulso económico de la sociedad para poder llevar a cabo su actividad de la misma intensidad en toda Euskal Herria.

Así que, ¡actuemos!, ekin KORRIKAri: te animamos a participar en KORRIKA y a difundir las actividades de la misma en tu entorno. Eskerrik asko!

 

 

 

Hona zozketaren saridunak!

  • DELFIN SAN MILLAN LUZEA (Iruñea):  Bi gau, gosariekin eta sparen erabilera barne bi pertsonentzat Donostiako Maddiola Landetxean.
  • ESPERANZA ETXABE DIAZ (Lizarra): Arabako Otogoieneko Bordaberri jatetxean bi lagunentzako menua.

  • PUY ECHAVARRI (Barañain): Dastatze menua 2 pertsonentzat Baserriberri jatetxean (Iruñean).

  • AITOR ALDA MONTALBAN (Portugalete): Euskal Saskiak emandako saskia euskal produktuekin, eta MENDIFILM Festibaleko  aurkezpen ekitaldirako 2 sarrera.

  • EIDER ALUSTIZA LIZARATZU (Idiazabal) : Euskal Saskiak emandako saskia euskal produktuekin.
  • ANA MARIA AUZMENDI ALBIZU (Bilbo): Kupela Sagardogilearen sagarno kutxa  eta garagardo kutxa, eta MENDIFILM Festibaleko aurkezpen ekitaldirako 2 sarrera.

  • DONETZINE IRADI OTAEGI (Lasarte Oria): Donostiako Robers Kirol Dendak emandako 50 euroko erosketa-bale bat, eta Eureka Zientzia Museorako 4 sarrera.

  • IDOIA IRAZABAL BERNAL (Onati): Surya belardendan Iridologia kontsulta, beste bat dietarekin lotuta eta masaje lasaigarria edo zirkulatorioa.

  • AMAIA OTERMIN ELIZALDE (Iruñea): Gernikako Turismo Bulegoak oparitutako Fernando Hierroren akuarela bilduma eta bi txartel Gernikako museoak bisitatzeko.

  • AITOR OTAOLA URKIJO (Laudio): Gasteizko Principal Antzokian, 2 sarrera Maitasunaren Itxiera  ikusteko 2021-12-9an, eta Añanako Gatz Haranak emandako gatz-lotea.
  • MARIA JESUS ALVARADO HERRAN (Gasteiz) : Gasteizko Principal Antzokian, 2 sarrera Maitasunaren Itxiera obra ikusteko, 2021eko abenduaren 9an.
  • MONTSE GABALDON RUIZ (Iruñea): Gaiarre Antzokian 2 sarrera  BAT ikuskizunerako, 2021eko abenduaren 10ean.

  • ISABEL IRIBARREN IMAZ (Iruñea): Gaiarre Antzokian 2 sarrera,  BAT ikuskizunerako 2021eko abenduaren 10ean.
  • BELEN OSA OSA (Azpeitia): Bertsozale Elkarteak emandako sarrerak Bizkaiko finalerako, abenduaren 18rako.

  • JUAN ANTONIO SANABRIA BLANCO (Santurtzi): Bilbao Basket ikusteko 2 sarrera, abenduaren 5erako.

  • ALAZNE LETE URRUTIA (Arrasate): Athletic futbol taldeko Unai Simonek sinatutako kamiseta bat, eta Añanako Gatz Haranak emandako gatz-lote bat.

  • HELENA SOLA BEORLEGI (Iruñea): Lizarrako INO liburu dendak oparituta, jolasa eta liburua.

  • ILAZKI FULLAONDO ORTEGA (Santurtzi): MENDIFILM Festibaleko  aurkezpen ekitaldirako 2 sarrera, eta Baga-Biga produkzioak oparitutako  disko-sorta.

 

 

 

         

AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du 22. KORRIKAk 2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean. «HITZEKIN» da hautatutako leloa, AEKren esanetan, «euskara HITZetik EKINtzetara eramateko unea delako». Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko ditu KORRIKAk edizio honetan, «beren ibilbidean adierazi duten konpromisoagatik eta ekinagatik».

KORRIKAren 22. edizioa aurkeztu dute AEK eta KORRIKAren arduradunek gaur, azaroaren 17an, Donostiako San Telmo museoan egindako agerraldian. 2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean, Euskal Herri osoan barrena ibiliko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia, Amurrio abiapuntu eta Donostia helmuga hartuta. 11 egun izango dira, eta 2.500 kilometro inguru burutu ostean, Gipuzkoako hiriburuan bertan jakingo da KORRIKAren sekreturik handienetakoa: lekuko barruan milaka kilometro egin dituen mezua.

Alizia Iribarren AEKren koordinatzaile nagusiaren esanetan, «egun, oraindik, KORRIKAk jaiotzetik izan dituen bi helburuek oso bizirik diraute: euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea». Lehendabizikoaren gainean, Iribarrenek hau gehitu du: «AEKn jakitun gara pandemiak errotik ezabatu duela euskara plazatik zein askoren bizitzatik; eta, beraz, oso garrantzitsua iruditzen zaigu KORRIKAk dakarren euskararen aldeko uholdea berreskuratzea».

Bestetik, diru-bilketari dagokionez, eta aurrerapausoak eman diren arren, «Administrazioari dagokionez, euskaltegiei bideratutako baliabideak oraindik ez dira nahikoak», dio AEKren koordinatzaile nagusiak, «eta ezinbestekoa da Euskal Herri osoak nahitaezkoa duen helduen euskalduntzea bizkortzea eta inbertsioak areagotzea». Hori dela eta, 22. KORRIKAk jasoko duen dirua Euskal Herri osoko bere euskaltegiei laguntzeko baliatuko du AEK-k.

HITZEKIN
KORRIKAren beraren mamiari erreparatuta, Aitziber Balantzategi AEKren Artezkaritza Kontseiluaren lehendakariak eta KORRIKAbatzordeko kideak eman ditu azalpenak. «HITZEKIN da edizio honetako leloa. Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Ekiteko ordua da: euskara hitzetik ekintzara eramateko unea». Hala dio 22. KORRIKAren mezuak. Aldekotasunik konpromisora jo behar dela dio Balantzategik, «eta konpromisotik erakunde orok urrats sendoagoak egin ditzan eragitera, jendartearen nahiei eta beharrei erantzuteko».

Horren adibide argia izan dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, KORRIKAren edizio honetako omenduak. Hala erabaki dute AEK-ko kideek, Balantzategiren esanetan, «beren 34 urteko ibilbidean adierazi duten konpromisoagatik eta ekinagatik; eta orainaldiari eta etorkizunari begira dauden eragileak direlako». Euskararen transmisiorako izan duten rolean ere jarri du azpimarra Balantzategik, «azken batean, haiek transmisioa goitik behera (guraso-ume) eta behetik gora (ume-guraso) landu dute, eta zuzeneko eragina izan dute ume eta guraso askok euskararen hautua egin dezaten. Haiek, haien hitzekin, euskarari ekin zioten, eta eutsi egin diote».

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Wednesday, 17 November 2021 06:35

Dosierrak

Monday, 25 October 2021 12:08

22.Korrikaren aurkezpena

KORRIKA ikasturtea dugu, bai horixe!

22. KORRIKAren aurkezpena, azaroaren 17an izango da, 11:00etan, Donostiako San Telmo Museoan.

Tipi tapa, tipi tapa...

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Joan den urtean, geure asmoen berri eman genuen: AEK-k, KORRIKA kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin, 23. ediziotik aurrera, hain zuzen. Orain, ordea, jakinarazi nahi dugu proposamenak jasotzeko epea dagoeneko ireki dela; oinarriek diotenez, beka-deialdian parte hartzeko dokumentazioa 2021ko urriaren eta 2022eko urtarrilaren artean aurkeztu beharko da, 2022ko urtarrilaren 31n, beranduenez.

Euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute.

Bekaren xedea da euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatzea, eta, 23. KORRIKAtik aurrera, KORRIKA kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea.

Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. KORRIKAko kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2023ko azarotik 2024ko apirilera, hain zuzen.

Urrats hau eginda, hemendik bi ediziotara begira jarriko gara: batetik, kultur sorkuntzari beste bultzada bat emateko; bestetik, KORRIKAko kultur eskaintza guztiz berritzeko. Hori dela eta, tartean izango den edizioa, 22. KORRIKA, 2021eko azaroan aurkeztuko dugunez, kultur eskaintza beste era batean osatuko dugu, elkarlana bultzatuz, Euskal Herrian abian izango diren sorkuntza-lanak KORRIKAn ere sustatuz eta leku gehiagora eramanez.

Bekaren oinarriak hemen.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

º