Seleccione su idioma

Ama, Begira Zazu…

TALDEAREN IZENA:  Xirikara Antzerki Taldea
EMANALDIAREN IZENBURUA: Ama, Begira Zazu…
EMANALDI MOTA: Umorezko antzerkia
PUBLIKO: Helduak


SINOPSIA

Duela 30 urte estreinatu zen eta Euskal Herriko herri guztietako aretoak goraino bete zituen antzezlana da “Ama begira zazu”;. Jose Ramon Soroiz, Mikel Garmendia, Kontxu Odriozola eta Elena Irureta ziren aktoreak eta Eneko Olasagasti zuzendaria.

Sei sketch-ez osatutako ikuskizuna da. Jatetxe bateko langileen kontuak, monja eta gotzaiaren arteko hika-mikak, harrijasotzaile baten ezinezko entrenamendua, neska zahar parearen etxean atea jotzen duen Jehova lekuko baten bixita, Torremolinos-en uda pasan dagoen bikotearen andantzak, eta azkenik, Euskal Telebistako kazetari bati kaleko inkesta bat burutu nahian gertatzen zaizkionak.

Umorea izango du ardatz obrak eta hitanoa plazaratuko dugu beste behin ere.
Beraz, prestatu barre algarak egiteko eta hitanoaz gozatzeko.

LOTURA