Seleccione su idioma

Supituki Korrika Show

TALDEAREN IZENA:  Supituki
EMANALDIAREN IZENBURUA: Supituki Korrika Show
EMANALDI MOTA: Antzerki inprobisatua. Ordu ta laurden  irauten duen areto-ikuskizuna
PUBLIKO: 14 urtetik gora


SINOPSIA

Supituki Korrika Show-a Korrikaren unibertsora egokitutako ikuskizuna da.  

Giro hurbil, dibertigarri eta errespetuzkoan egiten da, eta ikusleak sorkuntzaren funtsezko parte bihurtzen dira,  publikoak idazten dituen esaldietatik abiatuta sortzen bait dira istorioak. Umorea, sormena eta benetako magia eszenikoa puri purian.

Modu honetan bapateko istorio harrigarriak sortzen dira, inork ez baitaki zer gertatuko zen emanaldian,  gertatzen hasten den arte. 

LOTURA
@supitukiantzerkia