Hautatu hizkuntza

EUSKARA GARA

Euskaltegietako unitate didaktikoak

KORRIKAren ingurumarian, AEKren Didaktika Sailak euskararen aldeko KORRIKA ekimena euskaltegietako ikasleen artean ezagutarazteko eta girotzeko material didaktikoa sortzen du, maila guztietarako eta eskaintza mota guztietan aritzeko: aurrez aurre, autoikaskuntza eta online.

On egin!

Euskara ikasleekin 24.KORRIKAz aritzeko AEKren ikasmaterialak topatuko dituzue hemen.

Image
Image

IBILBIDEAREN JOLASA: Mahai jolasa da, Atharratzetik Bilbora iristeko, galderak eta probak gainditu behar dira!

Image

KORRIKA, HISTORIAN: Sekuentzia didaktiko honetan Korrikaren historian zehar ibilbide birtual bat egitea proposatzen dizugu, ekimen honen ibilbidea hobeto ezagutu dezazun.

Hainbat egokitzapen egin ditugu, pertsona gorrek edo entzumen zailtasunak dituztenek ere lanak erabiltzeko aukera izan dezaten. Horretarako, Euskal Gorrak Federazioaren laguntza izan dugu.

Ikastetxeetakoak

Euskal Herriko Ikastolekin batera, elkarlanean, KORRIKArako unitate didaktikoak sortzen ditugu (Haur Hezkuntzatik Batxilergora).

24. KORRIKAren baliabideak eskura dituzue.

Image