Ahize Ahize
HITZEKIN

Euskaltegietakoak

KORRIKAren ingurumarian, AEKren didaktika zerbitzuak euskararen aldeko KORRIKA ekimena euskaltegietako ikasleen artean ezagutarazteko eta girotzeko material didaktikoa sortzen du, maila guztietarako eta eskaintza mota guztietan aritzeko: aurrez aurre, autoikaskuntza eta online. Halaber, ez da Kahoot bidezko txapelketa egiteko aukerarik faltako.

Batetik, “Badator 23. KORRIKA” izeneko unitate laburrak topatuko dituzue, KORRIKA badatorrela iragartzeko eta KORRIKA-kanta ezagutzera emateko. Bestetik, "23. KORRIKAren ibilbidea" jolasa duzue, non online txarteldegia sortu dugun. Amaitzeko, unitate nagusian KORRIKAren historia izango duzue hizpide, eta ikus-entzunezkoan laguntzaz, hamarkadaz hamarkada KORRIKAn murgiltzeko aukera izango duzue. 

Ikasmaterialetan bertan topatuko dituzue euskarrietara jotzeko loturak.

On egin!

Euskaltegietako unitate didaktikoak

Ikastetxeetakoak

Ikastolen Elkartearekin batera, elkarlanean, KORRIKArako unitate didaktikoak sortzen ditugu (Haur Hezkuntzatik Batxilergora).

23. KORRIKAren baliabideak eskura dituzue.

Image