Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
KORRIKAREN edari ofizialak KORRIKAREN edari ofizialak

Bourse

Kultur sorkuntzarako II. beka: oinarriak

Image

AEK-k, KORRIKA kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin; euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute.

  • Bekaren xedea da euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatzea, eta KORRIKA kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea.

  • Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 24. KORRIKAko kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2025eko azarotik 2026ko apirilaren 2ra, hain zuzen.

  • Proposamenak 2023ko apirilaren 18tik 2023ko urriaren 31ra bitartean aurkeztu beharko dira.

     

Badon* proiektua, I. bekaren irabazlea

BADON* opera garaikide bat da. Hausnarketa-ikerketa-sorkuntza prozesu kolektibo eta kolektibizatu baten emaitza eta sinergiak eta diziplina arteko zubiak eraikiko dituenak.

Formatuari dagokionez, baliabide bisualek (argia, bideoa), zuzeneko musikak (organikoa eta elektroakustikoa) eta baita mugimenduak, literaturak eta bertsoek ere osatuko dute BADON* unibertsoa.

BADON* opera garaikidea Euskal Herri osoan zehar azarotik aurrera egongo da ikusgai, 23. KORRIKA aurkeztu eta gutxira.